Argazki Lehiaketa #STOPbuloerrefuxiatuak

Argazki Lehiaketa #STOPbuloerrefuxiatuak

UNRWA EUSKADI

UNRWA, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da. UNRWAk 5 milioi errefuxiaturi baino gehiagori laguntza eta babesa eskaintzen die Jordania, Libano, Siria, Gazako zerrenda eta Zisjordaniako kanpamentuetan.

UNRWA Euskadi UNRWA Euskadi 2006an sortu zen, bi helburu nagusi hartuta: Euskal gizarteari palestinar errefuxiatuek bizi duten egoeraren berri ematea eta UNRWAk burutzen duen lan humanitarioa euskal gizartean ezagutaraztea.

 

Zergatik, zertarako?

Argazkien bidez errefuxiatuen(Palestinako eta Ekialde Hurbileko) inguruko mitoak apurtu ahal dira.

Beraz, argazkiek Euskadin errefuxiatuen inguruan eta bereziki emakume errefuxiatuen inguruan dauden aurreiritziak eta usteak apurtu edo nabarmendu beharko ditu.

Nola parte hartu?

Instagram bidez, zure profila erabiliz. Parte hartzeko, zure herriko edo auzoko Gaztelekua jarraitu beharko duzu. Eduki ezean, zure herriko izenarekin hashtag-a jarriz. Adibidez, Irunen @gazteleku edo #Irungazte jarriz; Zornotzan #Zornotzagazte. Deskribatu argazkian azaltzen dena #neska #harresiatzean, eta ondoren hashtag #STOPbuloerrefuxiatuak.

OINARRIAK

  1. Lehiaketa EAEko 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago.
  2. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina argazki aurkeztu ahalko ditu.
  3. Argazkia gordetzea garrantzitsua da. Zure argazkia aukeratua bada, zure herriko gaztelekua jarriko da zurekin harremanetan.
  4. Lanak aurkezteko epea 2018ko irailaren 1ean hasi eta azaroaren 16an amaituko da.
  5. Kontuan izan, irabaziz gero eta 14 urte baina gutxiago badituzue, gurasoen baimena aurkeztu beharko duzuela. Baimenik jaso ezean, irabazlea sari gabe geldituko da. Beraz, bizkor ibili! eskatu baimen orria zure gaztelekuan.
  6. Lehiaketaren gaiarekin lotuta dauden argazkiak bakarrik hartuko dira aintzatan: Zuen ustez, errefuxiatuen edo emakume errefuxiatuen errealitatea azaltzen duen argazkia.
  7. Epaimahaiak iraingarri deritzon lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
  8. Lehiaketaren epaimahaia UNRWA Euskadik eta Bizkaia eta Gipuzkoako gazteria teknikariek aukeratuko dute eta, Gizarte Eraldaketa alorreko, argazkigintza munduko eta errefuxiatuekin lana egiten duten 3 profesionalez osatua egongo da.
  9. Sariak ondorengoak izango dira: Irabazlearentzat Go-pro kamera bat + osagarri sorta, bigarrenarentzat, Go – pro kamera bat, eta hirugarrentzat, Go – pro kamera bat.
  10. Oinarri hauetan ezartzen diren baldintzak betetzen ez dituzten lanak lehiaketatik kanpo geratuko dira.