Argazki Muntai Lehiaketa "Egin eta Desegin"

Argazki Muntai Lehiaketa

Egin eta Desegin

Argazki Muntai Lehiaketa 12-17 urteko nerabeentzat

Argazki muntaiak Palestinako emakume errefuxiatuen inguruko estereotipoak desegiteko

Animatuko zinateke argazki muntai lehiaketa honetan parte hartzea?

 

GAZA AMAL: Gazako Zerrendako emakume ausarten istoriotxoak komikiko pertsonaien bizia ematen jarraitzea da lehiaketaren asmoa. Beraiek,  AMAL, HURA, KHADIRA eta HAZEEM dira, inspirazio iturri diren emakumeak, zeinak, beraien herria, komunitatea eta familia nahiz beraien etorkizuneko bizitza hobea izan dadin borrokatzen duten. Eta beraien antzera, Ekialde Hurbileko, Palestinako, Europako edo Euskadiko hainbat eta hainbat emakume. Inprimatu beraien marrazkia, moztu eta…sortu diskriminaziorik gabeko errealitate bat islatuko duen eszenatoki berri bat!

Egin desegiteko: Palestinako emakume errefuxiatuen inguruko estereotipoak desegiteko argazki muntai bat.  Ondo pasatzeko aukera bat, non zuen talentua erakutsi  dezakezuen eta aldi berean Euskadiko gizartea informatua, sentsibilizatua eta Palestinako eta Ekialde Hurbileko emakume errefuxiatuekin konpromezua ageri duen gizartea bilakatu dadin lagundu dezakezun.

 

 

Zuen sormena martxan ikusi nahi dugu!

 

Zein dira beraz, jarraitu beharreko pausuak?

  1. Jarraian azaltzen zaizkizun baieztapenak errealitatean oinarrituta daude, nahiz eta gure gizarteko pertsona askok kontrako iritzia izan. Irakurri itzazu eta aukeratu argazki muntaiaren bidez islatu nahi dituzunak(adib:lehiaketako argazkiak 7. baieztapenari egiten dio errefentzia):
    1. Errefuxiatuek beharragatik egiten dute ihes beraien herrialdeetatik.
    2. Badira Palestinan emakume errefuxiatuak zeinak etxeko soldata bat irabazten duten bakarrak diren, beraien familiaren beharrak asetzeko diru iturri bat eskainiz.
    3. Badira tradizionalki gizonezkoek egin ohi izan dituzten lanak burutzen dituzten emakume palestinar errefuxiatuak. Arrantzaleak, medikuak, ingeniariak edo zine zuzendariak, besteak beste.
    4. Facebook, Youtube edo Instagram bezalako sare sozialen erabilera ohikoa da Palestinako biztanleriaren artean.
    5. Palestinako mugimendu feministak urteak daramatza emakumeen eskubideen defentsan lanean.
    6. Palestinako errefuxiatuen gehiengoa ez da kanpin-dendetan bizi, egitura sendoko eraikuntzetan bizi ohi da.
    7. Palestinako errefuxiatuen gehiengo handi bat Ekialde Hurbileko(Libano, Siria, Jordania eta Palestinako lurralde okupatuak(Gazako Zerrenda eta Zisjordania)) herrialdeetan bizi da.  Baina beste batzuk zure bizilagunak dira! 
    8. Palestinar neska gazte askok beraien ikasketak amaitzen dituzte eta profesional onak izateko goi mailako formazioa jasotzen dute.

  2. Deskargatu hemen komikiko protagonisten irudiak.  Argazki muntaia protagonista bat edo gehiagorekin egin dezakezu. Martxan jarri zure sormena!
  3. Irudiak inprimatu, moztu eta argazki muntai bat egin hautatutako baieztapenari erreferentzia eginez. Nahi baduzu, beste material eta baliabide grafikoak ere erabili ditzakezu,  hala nola, aldizkarietatik moztutako irudiak, bestelako objektuak…
  4. Irudiak erabiliz, eta agian beste baliabide batzuk (aldizkari ebakinak, objetuak…) egin ezazu zure argazki muntaia.
  5. Bidali zure argazkia E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta elektronikora gaian ondorengoa adieraziz: “Argazki muntai lehiaketa + egilearen bizilekua(herria)+ argazkia aurkezteko erabilitako izengoitia (adib: argazki muntai lehiaketa Bilbo Elena)”.
  6. Ez ahaztu emailez bidalitako mezuan aukeratutako baieztapenari erreferentzia egitea, zein hautatu duzun jakin dezagun.
  7. GAZA AMAL: Gazako Zerrendako Emakume ausarten istoriotxoak komikia irakurtzea gomendatzen dizugu, ideia gehiago izateko lagungarria izan daiteke.
  8. Gogoratu argazkia martxoaren 15eko  23.59etan baino lehen bidaltzea!

Zorte on!

Lehiaketaren oinarriak irakurtzeko, egin klik hemen.

 

 

UNRWA EUSKADI

UNRWA, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da eta 5 milioi errefuxiaturi baino gehiagori laguntza eta babesa eskaintzen die Jordania, Libano, Siria, Gazako zerrenda eta Zisjordaniako kanpamentuetan.

UNRWA Euskadi 2006an sortu zen, bi helburu nagusi hartuta: Euskal gizarteari 5 milioitik gora palestinar errefuxiatuek bizi duten egoeraren berri ematea eta  UNRWAk burutzen duen lan humanitarioa euskal gizartean ezagutaraztea.