NOR GARA
UNRWA EUSKADI
Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia (UNRWA) Nazio Batuen Batzar Nagusiaren agintaldian sortu zen 1949an, palestinar errefuxiatuei larrialdiko laguntza eskaini eta gizarte artapenerako programei ekiteko xedez. 1950eko maiatzaren 1ean ekin zion Agentziak bere lanari.

 
UNRWAREN MISIOA
60 urte luzeren ostean, UNRWAren zeregina da Jordanian, Libanon, Sirian eta Palestinar herrialde okupatuetan dauden 5 milioi palestinar errefuxiatuei arreta, babesa eta defentsa eskaintzea, euren egoerari irtenbide baketsua eta iraunkorra ematen zaion bitartean.

 

UNRWA, ia osoki, NBEko kide diren estatuen borondatezko ekarpenek finantzatzen dute.

NOLA EGITEN DU LAN AGENTZIAK
UNRWAk gizakien ongizate eta garapenaren alde lan egiten du Palestinar populazio errefuxiatuarekin lau belaunaldietan zehar. Agentzia aldi baterako erakunde gisa sortu zen, hiru urterako; hala ere, errefuxiatuen egoera humanitarioa hain kaltetuta egonda, urteotan etengabe joan da luzatzen honen mandatua, azkena 2014ko ekainera arte. Urte hauetan, Agentziak apurka-apurka egokitu egin ditu bere programak inguru horretako aldaketetara eta, beti ere, errefuxiatuen beharren arabera.
 

Gaur egunean, UNRWAk Palestinako 5 milioi errefuxiaturi baino gehiagori –horietako 1,8 milioi 58 kanpamenduetako batean bizi da- ematen die laguntza eta babesa. Agentziaren lana, batez ere, arlo hauetan kokatzen da: Garapena, Babesa, Hezkuntza, Osasuna, Gizarte Zerbitzuak, mikro-finantzaketak, Laguntza Humanitarioa eta larrialdietan erantzuna ematea.

 

Sortu zenetik, Agentzia etengabe aritu izan da lanean, bai Ekialde Hurbilean nolabaiteko lasaialdian, bai eta borroka armatuak iraun duenean ere. UNRWA Palestinako errefuxiatuen giza garapenarekiko konpromisoaren adibidea da nazioarte mailan; izan ere, zuzenean eskaintzen dio populazio honi bere zerbitzua. Agentziak bere ekintza eta proiektuak antolatu eta burutzen ditu eta instalazioak eraiki eta administratzen ditu: eskolak, klinikak eta emakume eta ezgaituentzako zentroak. Gainera, kanpamentuetako azpiegiturez arduratzen da. Gaur egunean, Agentziak 900 instalazio baino gehiago ditu, eta 30.000 langile baino gehiagok lan egiten dute bertan, horietatik % 99 errefuxiatu estatusa duten palestinarrak dira.

 
UNRWA EUSKADIREN KONPROMISOA

UNRWA Euskadi 2006an sortu zen, bi helburu nagusi hartuta: Euskal gizarteari 5 milioitik gora palestinar errefuxiatuek bizi duten egoeraren berri ematea eta 60 urtean UNRWAk burutzen duen lan humanitarioa eta babesekoa zabalaraztea. Horretarako, bi arlotan egiten du lan: Garapeneko eta laguntza humanitarioko proiektuetan eta Euskal Autonomi Erkidegoko hiru lurralde historikoetan Garapenerako Hezkuntza eta Sentsibilizazio proiektuetan. Zeharkako ardatz gisa, erakundeak Giza Eskubideen sustapen lana, Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa, Bakearen Kultura eta Garapenean Genero arloa zaintzeko lana ere burutzen du. UNRWA Euskadik funts publikoak nahiz pribatuak biltzen ditu UNRWAk errefuxiatuekin burutzen dituen lanetan laguntzeko, eta euskal gizartean nazioarteko elkartasuna eta lankidetza sustatzeko.