UNRWA Euskadik laugarren urtez Deustuko Unibertsitateko Bolondres azokan parte hartu zuen, Boluntarekin (Bizkaiko Boluntariotza eta Parte-Hartzerako Agentzia) elkarlanean

UNRWA Euskadik laugarren urtez Deustuko Unibertsitateko Bolondres azokan parte hartu zuen, Boluntarekin (Bizkaiko Boluntariotza eta Parte-Hartzerako Agentzia) elkarlanean 

 

UNIKIDE programaren (unibertsitate-komunitatearen partaidetza soziala sustatzeko programa) barruan, azoka irailaren 20an antolatu zen Deustuko Unibertsitateko Klaustroan. Ekintza honen helburua unibertsitateko ikasleak gizarte ekintza eta partaidetza alorrekin elkartzea da. 

 

Azokan guztira 65 elkartek parte hartu zuten eta alor ezberdinetako ikasleek UNRWA Euskadik burutzen duen lanarekiko interesa agertu zuten, bolondres moduan parte hartzeko aukera eta Agentziak bere ekintza-eremuetan burutzen duen lana ezagutuz. Ekitaldiaren antolatzaileen arabera, 400 bat pertsona gerturatu ziren azokara.