UNRWA Euskadik ekintza humanitarioko bizipenen elkartrukea burutzen du Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batean

2018ko abenduaren 4an Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak Gasteizen antolaturiko formazio eta elkartrukerako saioan parte hartu zuen UNRWA Euskadik.  “Balore humanitarioak eta lokalizazioa: erronkak, gaitasunak eta praktikan jartzea” izenburupean.

 

Saio hau Agentziako Ekintza Humanitarioko Estrategiako 2. ardatzean kokatzen zen, zeinaren helburua euskal zein beste herrialdeetako elkarte humanitarioak indartzea den. Helburu hori bete asmoz herrialde bakoitzeko bertako eragileei protagonismo gehiago eman nahi zaie.

 

Eguna Fernando Almansaren hitzaldi batekin hasi zen, eta Bangladesheko Coast GGKEko Rezaul Karim Chowdhuryren testigantzarekin jarraitu zuen. Amaitzeko, hiru elkarte ezberdinen esperientziak partekatu ziren, zeinak euskal elkarte sarearen aniztasuna islatzen duten: UNRWA Euskadi, Alboan, Oxfam Intermon.

 

Jardunaldian hainbat elkarte eta Nazio Batuen Agentzia ezberdinek parte hartu zuten, eta hauetaz gain baita, Donostiako Udalak, Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentzia berak ere.