Lehendakariak UNRWAko, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziako, bi ikasleei harrera egin die gaur.

Gaur Iñigo Urkullu Lehendakariak UNRWAko, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuen Agentziako, ikasle biltzarreko bi kideri egin die harrera.

 

Bi ikasleak, Hatem Hamdouna eta Hanan Abu Asbesh, Gaza eta  Hebronetik etorri dira eta UNRWAko 5 ekintza guneetako, hala nola, Gaza, Zisjordania-Jerusalem ekialdea barne- Siria, Jordania eta Libanoko miloi erdi ikasleen ordezkariak dira. 

 

Lehendakariarekin izan duten bileran zehar gazteek bizi duten indarkeria eta gatazka egoeran hezkuntza zeinen garrantzitsua den azpimarratu dute. “Iluntasunez inguratuta gauden honetan, UNRWA gure babeslekua da eta eskaintzen digun hezkuntza eta formakuntza gure ametsak eta desirak lortzeko itxaropen bakarra da” dio Hanen-ek.

 

Gaur goizean Lehendakaritzan izandako ekitaldian, Lehendakariarekin batera Jonan Fernandez Giza Eskubide, Bizikidetza, eta Lankidetzaren idazkari nagusia, eta Paul Ortega Garapenerako Lankidetzako Euskal Agentziako zuzendaria egon dira. Gazteekin batera, Raquel Martí UNRWA Espainiako Batzordeko zuzendaria eta Nerea Uriarte, UNRWA Euskadiko ordezkaria izan dira. Lehendakariarekin izandako bilera amaitu ostean Hatem eta Hanan Eusko Legebiltzarreko Lehendakari den Bakartxo Tejeriarekin bildu dira.