UNRWA Euskadik Palestinako emakume errefuxiatuen inguruko estereotipoak desegiteko, “egin eta desegin” izeneko argazki muntai lehiaketa sortu du

Lehiaketaren helburua Euskadiko gizarteak emakume errefuxiatuen inguruan izan ditzaken aurreiritziak eta usteak apurtzea da. Horretarako, parte hartzaileek  GAZA AMAL: Gazako Zerrendako emakume ausarten istoriotxoak komikiko pertsonaiekin argazki muntai bat egin beharko dute. Horretaz gain, argazkiak baieztapen bat edo pare bat islatu beharko ditu, Ekialde Hurbileko eta zehazki, Palestinako emakume errefuxiatuen egoeraren inguruko estereotipoak hauste aldera.

 

Jasotako argazki guztien artetik 15 aukeratuko dira, hiru argazki irabazleak barne, eta Euskadiko gazteleku eta gazteguneetan ikusgai egongo dira. Horrezgain, hiru irabazleek Go-Pro kamera bat irabaziko dute.  

 

Lehiaketa Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu duten proiektu baten jarduera da zeinaren helburua  Palestinar biztanleen giza eskubidekin sentsibilizazioa eta konpromezua sustatzea den.

 

Lehiaketan, Euskadin bizi diren 12 eta 17 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, urtarrilak 15etatik martxoak 15era.