UNRWA EUSKADIK ERADALDAKETARAKO JARDUNALDIAK ANTOLATU DITU DONOSTIAKO UPV/EHU HEZKUNTZA FILOSOFIA ETA ANTROPOLOGIA FAKULTATEAN

Pasa den otsailaren 5 eta 6an, UNRWA Euskadik UPV/EHUko Donostiako HEFA fakultateko langileekin elkarlanean Gizarte Eraldaketarako tresna artistikoen metodologien inguruko jardunaldi batzuk antolatu zituen. 

 

Jardunaldiek bi helburu nagusi zituzten; batetik bertaratutako ikasleek Ekialde Hurbileko, eta bereziki Palestinako errefuxiatuek jasaten duten egoerari buruzko aurreiritzi kulturalak eta genero aurreiritziak apurtzea. Eta bestetik, metodologia artistikoen erabilpenean sakontzea, eraldaketarako hezkuntzarako nahiz errealitatearen ikuspegi kritiko baterako duten balioa azpimarratuz 

 

Lehen egunean, jardunaldietan parte hartu zuten ikasleek gai teorikoetan sakondu zuten ondorengo hizlarien ekarpenei esker: Miriam Amubieta UNRWA Euskadiko Gipuzkoako teknikariak, EHUko HEFA Fakultateko Estibaliz Aberasturi-Apraiz eta Jose Miguel Correa Gorospe irakasleak, ALBOAN GKEko Ikasketa eta Formakuntzako Inés Vicente Barbero teknikaria, edo SERSO San Viator GKEko Janire Castresana Blanco eta Sergio Mediavilla García Hezkuntza teknikariak. Horretaz gain, egunaren amaieran, publikoak Maysoun Cheikh Ali Mediavilla-ren bizipena entzuteko aukera izan zuen zeina ikus-entzuneko irudigilea, bigarren hezkuntzako irakaslea eta Palestinako errefuxiatu baten alaba den. 

 

Bigarren egunean, jardunaldien arreta ikasleek tresna eta adierazpen artistikoen inguruko praktikak burutzean jarri zen. Horretarako, antzerkia, komikia eta ipuin kontalaritzaren inguruko aldibereko hiru tailer praktiko burutu ziren. Tailer hauek Hortzmuga antzerki taldeak, Ana Apika ipuin kontalariak, eta Susanna Martin Gaza Amal komikiaren egileak, dinamizatu zituzten.