“30 URTE AZTARNA UZTEN” MURALAREN INAUGURAZIOA

Joan den otsailaren 11an UNRWA Euskadik garapenerako lankidetzarekiko konpromisoaren 30. urteurrena ospatzeko mural baten inaugurazioan parte hartu zuen. Ekimena Gasteizeko Ariznabarra Polikiroldegian ospatu zen. 

 

Bertaratu zirenen artean Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Sofía Marroquín Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeko lehendakaria eta José Ángel Cuerda Gasteizeko alkate ohia zeuden, Euskadiko GGKEko eta hainbat erakundeetako ordezkariekin batera. 

 

Murala, Fill in Culture kolektiboak sortua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia diruz lagundu zuen UNRWA Euskadiren proiektua du ardatz. Bertan Gazako Zerrendan bizi diren neskatoak agertzen dira futbolean jokatzen, haien ongizatea islatzen duen paisaia baita, genero aurreiritziak apurtzeko helburua duena.