UNRWA EUSKADIK PALESTINAKO EMAKUME ERREFUXIATUEN EGOERARI BURUZ SENTSIBILIZATU DITU HAINBAT IKASLE

Ikasleek, 6 orduko formakuntzan,  Palestinako errefuxiatuen egoera humanitarioaren informazioa eta komiki sozialaren alderdi praktiko eta teorikoa jasoko dute.

 

Programan Palestinarra den pertsona batek bere bizipenak kontatzen ditu, giza eskubideen ikuspegitik. Horrez gain, komiki sozialaren formakuntzak Susanna Martin komikalariak burutzen ditu. Bera “Gaza Amal: Gazako zerrendan emakume ausarten istoriotxoak” komikiaren sortzailea da.

 

Formakuntza saioak otsailaren 21ean hasi ziren, eta martxoaren 30arte iraungo dute eta Zurriola ikastola (Donostia), Ibarrekolanda BHI (Bilbao), Gernika BHI (Gernika) y Laudio BHI (Laudio) ikastetxetan garatzen ari dira.

 

Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari esker sustatu da, zeinaren helburua “Emakumeen zaurgarritasuna gutxitzeko jabetze estrategiak” sorraraztea da.