UNRWA Euskadik amaiera eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaturiko “ekialde ertaineko errefuxiatuekiko, eta batez ere Palestinako errefuxiatuekiko dauden kultura eta genero estereotipoak ezabatzen” proiektuari

Pasa den apirilaren 15an UNRWA Euskadik Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaturiko “Kultura eta Genero estereotipoak ezabatzen” proiektuari amaiera eman zion. Proiektuak 18 hilabeteko iraupena izan du eta solidarioa eta Giza Eskubideekiko konpromezua agertuko duen gazteria eta biztanleria gipuzkoar bat sustatu du.  Proiektu honen baitan, herri ezberdinetako gazteria sail nahiz gaztelekuekin eta gizarte esparruko profesional ezberdinekin lan egin da.  

 

Gipuzkoako 4 gaztelekuekin elkarlanean, hala nola, Egiako, Groseko, Bidebietako eta Andoaingo gaztelekuak, burututako lanaren helburua gazte gipuzkoarrek Ekialde Hurbileko errefuxiatuen, eta zehazki Palestinako errefuxiatuen, inguruko kultur eta genero estereotipoak ezabatu ahal izateko iritzi kritikoa sustatzea izan da. Helburu hau lortze aldera, arte alorreko ekintza ezberdinak antolatu dira; hala nola, antzerkia, bideoforoak eta argazki muntai lehiaketa bat.  

 

Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHUrekin elkarlanean, bi eguneko iraupena izan duten Gizarte Eraldaketako jardunaldiak antolatu dira Donostian. Jardunaldien helburua, EAEko gizarte eraldaketan lanean diharduten profesional eta etorkizuneko profesionalei Ekialde Hurbileko, eta bereziki Palestinako biztanleria errefuxiatuak jasaten duen egoerari buruzko aurreiritzi kulturalak eta genero aurreiritziak apurtzeko tresna erabilgarriak eskaintzea izan da. Guztira, gizarte alorreko 80 profesional eta ikaslek parte hartu dute jardunaldietan. 

 

Guzti honetarako, UNRWA Euskadik 55.387,60€ dirulaguntza jaso du.