DATORREN 2019/2020 IKASTURTEKO HEZKUNTZA PROGRAMA PRESTATZEN

Azken hilabeteetan eta Garapenerako Euskal Agentziak finantzatutako “Euskadiko gazteria Ekialde Hurbileko errefuxiatuen inguruko aurreiritzia deuseztatzen” proiektuaren baitan, UNRWA Euskadi proiektu honetako partaide izango diren ikastetxe ezberdinekin bildu da, hala nola; Aretxabaletako Kurtzebarri BHIrekin, Zarautzeko Lizardi BHIrekin, Elorrioko Elorrio BHIrekin eta Amorebietako Urritxe BHIrekin. 

 

Ikastetxe hauek esperientzia dute hezkuntza-proiektuak sortzeko orduan, eta kulturartekotasuna eta indarkeriarik gabeko elkarbizitza garatzeko oinarri sendoa dute.

 

Proiektu honen bidez, euskal gazteria kritiko baten formakuntza sustatu nahi da. Gazteria formatu horrek genero ikuspegiarekiko, kulturartekotasunarekiko eta Giza Eskubideen defentsarekiko sentsibilitatea izango du. Helburu hau lortze aldera, ikasketa prozesurako teknologia berriak, arte metodologiak eta ekintza biralak erabiliko dira tresna pedagogiko gisa.

 

Programa pedagogiko hau 2019/2020 ikasturtean jarriko da martxan eta DBHko irakasle eta ikasleei zuzenduta egongo da. Prozesu honetan parte hartzen duten gazteek Palestinako eta Ekialde Hurbileko errefuxiatuekiko informazio estereotipatuei aurre egiteko gaitasuna garatuko dute, zeinari esker jarrera kritikoa izango duten errealitate honekiko eta elkarbizitza zailtzen duten uste eta aurreiritziei aurre egin ahal izango dieten.