ZER EGITEN DUGU
 
Unrwa Euskadi, Euskal Batzordeak, oinarrizko helburu hauekin egiten du lan: Palestinako bost milloi errefuxiatu baino gehiagok bizi duten egoera euskal biztanlegoari erakustea bai eta, UNRWAk duela 60 urte baino gehiago 5 operazio gunetan: Gazako Lerroan, Zisjordanian, Sirian, Libano eta Jordanian, egiten duen lan humanitarioa zabaltzea.


 
Palestinar errefuxiatuek jasotako laguntza mantentzeko helburuarekin, UNRWA Euskadik erakunde publiko nahiz pribatuak mobilizatzen ditu Palestinako populazio errefuxiatuari lagundu ahal izateko. Palestinako errefuxiatuekin konprometitutako erakundea izatean, UNRWAren Autonomi Batzordeak, Euskadin Laguntza Humanitarioa, Garapenerako Hezkuntza eta Sensibilizazio alorretako ekintzak burutzen ditu. Giza Eskubideen defentsa, sustapena eta zabaltzearen alde egiten dugu lan Garapenerako Hezkuntzaren bitartez, bai eta sensibilizazioa, euskal gizartearen mobilizazioa eta Palestinako errefuxiatuen egoeraren ikustaraztean.